Udazkenari ongi etorria emateko, urriaren 7tik 26ra elkarteko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean,  50€ko 8 erosketa bono zozketatuko ditugu.  

Gorde lortutako boletoak, eta urriaren azken astean jakingo dugu nortzuk diren irabazleak.  Zorte on!!


#GERTUbizi,GERTUerosi

Gertu, Zumaiako merkatari eta ostalarien elkartea

ONGI ETORRI, udazkena!!

2019/10/04

Maiatzaren 20tik ekainaren 8ra, Zumaiako merkatariak "Merkatarien Ginkana" ospatuko dute. Bete elkarteko dendetan lortuko duzu esku-orria 4 zigiluekin eta 100€ko erosketa bonoen zozketan parte hartu.

Turismo bulegoan edo Oxford-en aurkituko dituzun kaxetan bota, behin esku-orriak betetakoan. Parte hartu!!


#ZumaianBiziZumaianErosi
Gertu Zumaiako merkatari eta ostalarien elkartea

Zumaiako merkatarien Ginkana 

2019/05/20

Gertu-k San Valentín eguna ospatu du bere erakuslehioak bihotz itxurako globoekin apainduz.

 

Eta gainera "safari erromantikoa" zozketatzen da gun honetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean.

#ZumaianBiziZumaianErosi

*Gertu Zumaiako merkatari eta ostalari elkartea*

San Valentín eguna

2019/02/14

Uztailaren 31ean,  BRADERIE- DENDAK KALEAN ospatuko du Gertu elkarteak. Merkatariak Erribera kalean zehar jarriko dituzte beraien saltokiak.

Ordutegia:  10:30etatik 20:30etara.

Eguneko egitaraua:

11:30 - Umeentzako "Pintacaras"

13:00- Apaxi taldearen antzerki ibiltaria

18:00- Helduentzako makillaje Tailera

18:30- DJ Xabi 


#ZumaianBiziZumaianErosi
Gertu Zumaiako merkatari eta ostalarien elkartea

BRADERIE - dendak kalean 

2019/07/31

Martxoak 9 eta 10ean Stock-aren feria ospatuko dugu. Zumaiako dendariak Erribera kalean kokatuko dira berline produktuekin bi gun hauetan.

 

Anima sautez eta bisita ezazu gure Stock-a!


#ZumaianBiziZumaianErosi
Gertu Zumaiako merkatari eta ostalarien elkartea

Stock-aren feria

2019/03/06

Gabonen atarian, herrian bertan erostera gonbidatu nahi ditugu herritarrak Gertu elkartetik. Olentzerok eta Hiru Errege Magoek ere pozik jaso dute Gerturen mezua, bideo honetan ikus daitekeenez.
Eguberri zoriontsuak eta urte berri on!
#ZumaianBiziZumaianErosi
Gertu Zumaiako merkatari eta ostalarien elkartea

Gabonetako bigarren bideoa

2019/01/23