1/4

#GERTUbiziGERTUerosi

* Deskargatu ezazu hemen eskaera, dokumentua bete eta Zumaiako Caja Rural-en entregatu

icono-PDF.png

Eska ezazu Zumaia VISA txartela

Txartela dohainik da. Ez du inolako gastu gehigarririk: ez komisiorik, ez mantentze-gasturik, erabat dohain, alegia.

Ez da beharrezkoa bankuz aldatzea. Erosketen karguak zure ohiko banketxean helbidera ditzakezu.

Ordainketak hiru hileko epean interesik gabe. Zumaiako Merkatari eta Ostalarien Elkartean bazkide diren dendetan, hiru hileko epean egin ditzakezu ordainketak, interesik ordaindu gabe.

Berehalako kontsumorako kreditua eskaintzen dizu. Erosketak finantzatu beharko bazenitu, Zumaia Elkartea Txartelak berehalako kontsumo-kreditua eskaintzen dizu.

Osagarriak diren abantaila ugari ditu. Zumaiako Merkatari eta Ostalarien Elkarteak martxan jarriko dituzten promozio eta fidelizazio ekintzetan parte hartuko duzu, adibidez deskontuak, sariketak, zozketak...

Doako aseguruak ditu.

VISA txartel batek dituen abantaila guztiekin.

ZUMAIA VISA TXARTELArekin 3 hilabetetan ordaindu dezakezu interesik ordaindu gabe.  Con la ZUMAIA VISA TXARTELA  puedes fraccionar tu compra en 3 pagos sin pagar ningún tipo de interes.  

Irailaren 31ean,  Zumaiako merkatariak Dendak kalera aterako dituzte. Mota guztietako produktuak salneurri bereziekin aurkituko dituzu Erribera kalean zehar prestatuko ditugun saltokietan.

Eta ekintza borobiltzeko programa berezia izango dugu egun guztian zehar: umeentzako tailerrak, antzerkilari ibiltaria, Dj Xabi eta helduen makillaje ikastaroa.   Ez galdu aukera eder hau!!

 

#GERTUbiziGERTUerosi #Zumaia
Gertu Zumaiako merkatari eta ostalarien elkartea

BRADERIE - dendak kalean 

2019/07/26

Maiatzaren 20tik ekainaren 8ra, Zumaiako merkatariak "Merkatarien Ginkana" ospatuko dute. Bete Zumaiako dendetan lortuko duzu esku-orria 4 zigiluekin eta 100€ko erosketa bonoen zozketan parte hartu.

Turismo bulegoan edo Oxford-en aurkituko dituzun kaxetan bota, behin esku-orriak betetakoan. Zumaian erosteak, saria du!!  


#ZumaianBiziZumaianErosi
Gertu Zumaiako merkatari eta ostalarien elkartea

Zumaiako merkatarien Ginkana 

2019/05/20

 

Gurekin harremanetan jar zaitez!